IES Iturrama BHI

ITURRAMA Bigarren Hezkuntzako ikasketak eskaintzen dituen ikastetxe publikoa da, izen bereko auzoan dagoena eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak kudeatzen du, institutua 1986-87 ikasturtean inauduratu zen. Institutu hau Nafarroako lehen institutu publikoetako bat izan zen euskaraz irakasten. Iturramak, 12 eta 18 urte bitarteko hezkuntza eskaintza, hau da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko bi ikastaroak biltzen ditu eta Batxilergoan, batxilergoaren hiru modalitateak irakasten dira, beren ibilbide guztiekin: Arteak, Naturaren eta Osasunaren Zientziak, Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak.

Beharrezkoa da institutu honek CanSat txapelketan hainbat talderekin izandako parte hartzea ere azpimarratzea. Iturramasat institutu hau utzi zuen lehen taldea izan zen eta hiru urtez parte hartu ondoren azken urtean lehiaketan Europako lehiaketara joan ziren eta bigarren postua lortu zuten eta gero POPSat taldea atera zen, CanSat Navarra lehiaketan bigarren postua lortu zuena.