DINABI

DINABI

Industria eta garapena

Ingenieritza eta bulego teknikoko lanetan adituak

Ingeniaritzaren eta bulego teknikoaren berezko funtzio guztietan zure euskarria dira. DINABIn enpresen eta gizartearen banakako beharrei irtenbide teknologiko berritzailea eskaintzen diete.

Industriaren hainbat sektoretan dituzten esperientziek enpresa moldakorra, malgua eta bere bezeroen beharrei irtenbide zehatzak eskaintzeko gai dena izatea ahalbidetu dute. Diseinu-, ingeniaritza- zein giltza-eskurako konponbideak eskaintzen dituzte hainbat industrietarako; hala nola automobilgintza, aeronautika, elikagaigintza, energia berriztagarriak, trenbide-sektorea, makina-erreminta, etab.

Gaitasun handiko ingeniari talde batek osatzen du enpresa eta etengabe ari dira proiektu berritzaileetan lan egiten, gauzak beste modu batean egin nahi izatearen kezkari erantzunez.

Gertuko konpainia batekin taldekatzea ideia ona iruditu zitzaigun eta haurreko txapelketan haiengan konfiantza jarri eta gero, haurtengo edizioari begira haiekin berriro kontaktuan jartzea erabaki genuen.

Beraiengana jo genuen gure plangintza fasean dirulaguntzaren eske eta akordio batera ailegatzearren Iturraman aurrez-aurreko bilera bat antolatu genuen. Azkenean diru euskarria eta bi logoez apaindutako musukoak eman dizkigute.