Blog-Euskara

BLOGA

NAFARROAKO IV CANSAT EDIZIOA

Joan den martxoaren 27an CanSat Navarra-ren IV. edizioa ospatu zen Los Arcosen, eta eskualde mailan Iruñeko sei talde parte hartu genuen.

Gure taldeak beste taleak bezala bi misioekin aurkeztu ginen, lehenengo misioa giro-tenperatura eta presioa BME 280 sentsorearen bidez neurtzean datza, gure bigarren misioa bitan banatzen da, lehena doppler efektuaren bidez lataren abiadura erlatiboa neurtzea eta bigarrena fibra optikoaren bidez tenperatura atmosferikoaren gradientea neurtzea.

Suziria bota ondoren, gure proiektua aurkeztu behar izan genion epaimahaiei. Aurkezpen honen ondoren sariak banatu zituzten eta lehen saria eta Granadarako txartela lortu genituen.

Gure saria ospatu ondoren, non proiektuari eskeini genion lan guztia bere fruituak eman zituen, etxera joan ginen pozik eta lehiaketaren une on guztiak gogoratuz.

GURE EXPERIENTZIA CANSAT ESPAINIAN

Gehienek dakiten bezala, CanSat Espainia Lehiaketa 2021ak Bunjasateko taldea izan du irabazle.

Guri, Skantink-i, dagokionez, ez genuen ezer lortu, ezin izan baikenuen daturik jaso hegaldian, datuak jasotzen genituen puntuaren morfologiarekin arazoak genituelako. Baina dena ez zen gauza txarra izan, are gehiago, oso ondo pasatu genuen irabazi ez genuen arren, ekitaldia oso dibertigarria zelako, baita beste jarduera asko planifikatu eta egin genituelako ere, hala nola Granadako Zientzien musoa barrutik bisitatzea, Alhambra bisitatzea, Granadako kale ederretan paseatzea, Eserok eskaintzen digun egonaldiaz gozatzea eta gehiago. Zer esan han egon ginen egun guztietan egin genituen lagun ugariez, bai beste taldeez, bai Granadako jendeaz.

Ez genuen sarrera hau utzi nahi Bunjasat irabazitako taldeari zorionak eman gabe iritsi diren tokira iritsi direlako eta zorte ona eman nahi geniolako Ez genuen sarrera hau utzi nahi Bunjasat irabazitako taldeari zorionak eman gabe iritsi diren tokira iritsi direlako eta zorte ona eman nahi geniolako CanSat Europa bere azken pausoan: CanSat Europa.

SPUTNIK GILTZAKOAK

Blogeko sarrera honen bidez, esan nahi dizuegu giltzatakoak diseinatu eta sortu ditugula dirua lortzeko asmoz, Granadako egonaldiko gastu guztiak ordaindu ahal izateko.

Giltzatakoak Iturrama BHIko 3D inprimagailuarekin eginda daude eta Tinkercad bidez diseinatuta daude (3D editatzeko aplikazio bat). Sputnikak egitea erabaki dugu gure taldearen izena hori bera delako, gure izena, Skantnik, SESB-k 1957an zuzen bidalitako lehen satelite artifizialetik dator hain zuzen ere: Sputnik 1.

Hiru koloreko giltzatakoak daude: horia, arrosa eta grisa, eta euro bat balio dute. Bat erosi nahi baduzue, ekainaren 26ean, larunbatean, Teknozientzia 2021 azokan izango gara, Navarra Arenan.

AZKEN TXANPA CANSAT ESPAINIARAKO

Blogeko sarrera honetan, azken saio gogor honetan lanean aritu garela esan nahi dizuegu eta luzea eta gogorra den arren, lan handia egin dugu dagoeneko.

Egin dugun zereginetariko bat, babesle gehiago lortzea izan da, dirua eman baitigute bidaia, hotela, sentsoreak… ordaintzeko (informazio gehiago babesleen atalean). Beste zeregin batzuk izan ditugu: PCB eta lata berri bat egitea, eraginkorragoa, aurreko latako akatsak zuzentzeko eta hobetzeko. Bestalde, programazio berria egin dugu (aurreko programazioko akatsak konpondu ditugu eta programazio hobea eta eraginkorragoa egin), eta lata zaharra martxan jarri dugu (kable desberdinak askatu zirelako) eta beste gauza asko.

Gure esperientzia CanSat Nafarroa 2021ean

Bloga hasi baino lehen, lehiaketan izandako esperientzia kontatu nahi genizueke. Askok dakizuen bezala, lehiaketa martxoak 28an ospatu zen, Los Arcos zirkuitoan, Nafarroan.

Gu oso urduri geunden eta 40 minutuko bidaia tortura handitzat hartu genuen. Behin zirkuitora heldu ginenean, beste parte-hartzaileak lasai zeudela ikusi genuen eta gu geu ere lasaitu ginen. Baina jaurtiketaren momentua heldu zenean berriro urduri jarri ginen. Tamalez, ordu erdia gelditzen zenean ikusi genuen gure gailuak ez zuela guztiz ongi funtzionatzen. Ez geuden seguru zer gertatzen zitzaion. Gure aburuz, CO2-ren sentsorearen errua zen, izan ere, prototipoa blokeatzen zen datuak bidaltzen hasten zenetik. Ordu erdi horretan, CanSat guztia ireki behar izan genuen sentsoreak ongi jartzeko. Azkenean, lortu genuen guztia ongi jartzea.

Momentu txar hori pasa ondoren eta sentsoreak ongi jarri ondoren, lata itxi behar genuen eta 15 minutu gelditzen ziren. Dena itxi eta gero, antenarekin froga bat egin genuen zer nolako abiadurarekin datuak lortzen genituen ikusteko. Geroago, gure lata suzirian sartu genuen, behin hori eginda, zorte kontua zen.

Datuak lortzeko momentuan oso urduri geunden, izan ere, oso zaila da. Azkenean, datuak hartzea lortu genuen.

Talde guztiok gogoz itxoiten genuen suziriaren jaurtketa. Tamalez, haizearen erruarengatik ezin izan zuten jaurti adostu zuten orduan, izan ere, haizearen abiadura 5m/s-koa baino handiagoa zen.

Denbora tarte handi bat eta gero suziria jaurti egin zuten. Gure taldeak antena hartu eta datuak biltzen hasi zen, jaurtiketa bikain batekin. Datuak hartu ondoren, denak korrika joan ginen grafikoak sortzera, ez baikenuen lasaitzeko denborarik. Denbora batez grafikoak egiten sufritu ondoren, gure latara iritsi ginen, non sd txartela genuen, datu gehiagorekin. Grafiko guztiak aurkeztu baino lehen, korrika joan behar izan genuen bigarren gelara.


Bigarren aretora iristean, aurkezpen guztia behar bezala jarri eta dena azaltzen hasi ginen. Denok oso urduri geunden, eta aurkezpenaren erdian, zorionez, bigarren suziria bota zuten, atseden pixka bat hartzeko eta nerbioak lasaitzeko denbora eduki genuelarik. Aurkezpenaren amaieran, zirkuitura joan ginen beste taldeekin argazki batzuk ateratzera, epaimahaikideek sari-banaketa prestatzen zuten bitartean. Ekitaldiaren antolatzaileek esan ziguten gure taldeko bi lagun behean geratu behar zirela sariak jasotzeko. Guk gure programatzaileak geratzea erabaki genuen, eta itxaronaldi luze baten ondoren sariak banatzen hasi ziren. Talde guztiei domina bana eman zitzaien parte-hartzaile bakoitzarentzat eta diploma bana taldearen izenarekin. Ondoren, diploma bana eman zitzaion proiektuaren arlo bakoitzeko onenari, lorpen teknikorik onena lortu genuen, eta, azkenean, CanSat Nafarroa irabazlearen saria banatu zen. Gure talde osoa tentsioan zegoen, eta TxikiGortik esan zuen unean, denok euforiko geunden. Une honetan gure CanSat hobetzen ari gara XI.ean irabaztea lortzeko. CanSat Espaina.